Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
Espazio hibridoak mugimenduan

Erronka kolektiboen hibridazio prozesuak izan ziren Hibrilaldiak. Proiektu honen bitartez, elkarte, enpresa edo herritar taldeek identifikatutako erronkei aurre egin zitzaien, beti ere, talde honekiko profil ezberdina duen profesional baten laguntzarekin. 

Edozein arloko premia bati erantzun nahi zion pertsona-talde oro izan zitekeen hibriltari. Beren jarduera birpentsatzeko eta aurrez identifikatutako premiei erantzuna emateko ikuspuntuak eta indarrak batzeko grinak elkartu zituen.

Lan egingo zen taldearekiko profil ezberdina zuen profesionalen laguntzarekin, elkarte, enpresa eta herritarren aldaketa nahiei erantzutea helburutzat zuen proiektu hau 2014an jarri zuen martxan DSS2016EUk lehen aldiz (hasiera batean Auzolab izenpean), c2+i/Conexiones improbables-en euskarri metodologikoarekin eta jarraipenarekin.

Ez zen ohiko herritarren parte-hartze prozesu bat, izan ere, modu naturalean gertatuko ez liratekeen konexioak sortu baitzituen, profil gertagaitzeko profesionalaren eta erronka bati erantzun nahi zion pertsona-taldearen artean. Profesional horiei "desberdinak" esaten zitzaien eta "hibriltari" taldeari aniztasuna eta beste pentsamendu mota bat eskaini zieten.

Hibrilaldien baitako hiru deialdiak gauzatu ostean, deialdi horien prozesua eta emaitzak bi liburutan jaso dira.

Ilustrazio-liburua

Testu-liburua

Datuak