Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut

Anarchivo sida

Osasuna, lengoaia, performatibitatea eta artxiboa

Anarchivo sida (HIES Anartxiboa) erakusketa Equipo re (Aimar Arriola, Nancy Garin eta Linda Valdes) taldearen ikerketa eta ekoizpen prozesu baten emaitza da. Europako hegoaldean eta Latino Amerikan izandako hies krisialdiaren inguruko kultur ekoizpena hartzen zuen abiapuntu. Proiektuak GIB/hiesa aztertzen zuen ez soilik epidemia medikal bat den aldetik, baizik eta paradigma ikusizko, afektibo eta ekonomikoaren aldaketa den aldetik, politika neoliberalen eta globalizazio prozesuaren sendotzearekin elkarbizitzan dagoena.

Materialak ikertzen eta ekoizten hiru urte eman ondoren, Anarchivo sida erakusketa moduan aurkeztu zen Tabakaleran, Carme Nogueira artistaren lankidetzarekin erakusketaren diseinuan. Natura /kultura artikulazio klasikoa aztertu zuen erakusketak, hiru auziren laguntzaz: gizakia animaliarengandik bereizteko joera historikoa; heriotzaren kultur dimentsioa; eta osasuna, gorputz batzuk normaltzat eta beste batzuk gaixotzat jotzeko konbentzioa bezala ulertua.

Horrela bada, laurogeiko hamarkadako erdialdetik 2016 arteko edukiak aurkeztu ziren erakusketan. Lehenago inoiz elkartu gabeko materialak ziren: artisten ekoizpenak, performanceen eta ekintza aktibisten dokumentazio fotografikoa eta bideozkoa, prebentzio kanpainetako bideoak, prentsa ebakinak eta bestelako materialak. Erakusketarekin batera, mota askotariko publikoetarako jarduera programa bat izango da halaber.

Anarchivo sida erakusketa Equipo re taldeak zuzendutako ikerketa eta ekoizpen prozesu bat da, erakusketa formatuan eta jarduera programa batekin aurkeztua, Donostia 2016, Europako Kultur Hiriburuak eta Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak elkarrekin ekoitzitakoa.

 

Informazio gehiago.Informazio gehiago.

 

Anarchivo sida2

 

Datuak

  • Eragileak:

    Erakusketa: ACT UP (Barcelona & Latino Caucus NY), Águeda Bañón, Rita Moreira, Miguel Benlloch, CEPS Centro de Educación y Prevención en Salud Social y SIDA - Chile, Francisco Copello, Diego del Pozo Barriuso, Santiago Echeverry, EHGAM - Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimendua, Pepe Espaliú, Rafael França, Antonio Gagliano, Iñaki Garmendia, La Radical Gai, Las Pekinesas, Las Yeguas del Apocalipsis (Archivo Web D21), LSD, Nicolás Malevé, Pepe Miralles, Guillermo Moscoso, MUMS Movimiento por la Diversidad Sexual - Chile, José Osorio, Daniel Palma, Miguel Parra Urrutia, Andrés Senra, The Carrying Society, TV SIDA.

    Erakusketaren diseinua:
    Carme Nogueira.

    Jarduera programa:
    Miguel Benlloch, Jesús Jeleton, Miren Jaio, Héctor Rey, Susana Talayero, eta Maia Villot, Harri Beltza, Consuelo Infante, Josebe Iturrioz, Josunene, Las Raras, Aimar Pérez Galí, Christian Rodriguez, Quimera Rosa, ACASGI, Edurne Epelde, Elena Urko, Hibai Arbide, Juana Balmaseda, Brais Varela, Salvamento Marítimo Humanitario, Nadia Jabr eta Sejo Carrascosa, besteak beste. Tabakalerako Hezkuntza taldearekin elkarlanean.

     

  • Kokapena:
    Tabakalera, elkarteen espazioak, ikastetxeak eta institutuak, espazio publikoa
  • Hasiera:
    Apirila 2016
  • Bukaera:
    Ekaina 2016