Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut

 

Ibilian egiten da kultura

Euskal gizarteak berezkoak dituen mendizaletasunak eta kulturzaletasunak bat egiten dute proiektu honetan. Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Nafarroa eta Iparraldea 32 etapatan zeharkatuko dituen ibilbidea da 2016 bidea. Hiria eta mendia tartekatuz, natur eta arte balio esanguratsua duten tokietatik igaroko da. Bidea egiteko antolatuko diren irteeretan, naturaz eta kulturaz aldi berean gozatu  ahal izango dute ibiltariek, ibilbidean jarduera kulturalak antolatuko baitira; bai hasieran, erdibidean edota amaieran. Martxoa eta urria bitartean, igandero eramango dute mendizaleek DSS2016EUren lekukoa Euskal Herri guztian zehar, ia 600 kilometro luzetan.

 

LEGATUA: DSS2016EU GR SAREA

2016 bidea proiektuaren ondaregisa DSS2016EU GR SAREA sortuko da Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean. Gipuzkoako 7 GR nagusiak lotzen ditu sare honek eta lurraldean dauden Natur Gune Babestu guztietan etenik egin gabe oinez egiteko aukera ematen du. Ireki diren bide berriei esker, bizimodu osasuntsua eta ingurunearekiko errespetua sustatuko dituen ondare kulturala aberastuko da.

Ikusi hemen ibilbidea eta egutegia.

 


 

IZEN-EMATEA
 

Gainera, 2016 bidea esperientzian  parte hartzeak saria dauka!

Partaide guztiei banatuko zaie pasaportea. Etapa bakoitzaren amaieran pasaporte horretan zigilua jartzeko aukera izango dute ibiltariek, eta horri esker sariak jasoko dituzte.
Jakin nahi al dituzu zeintzuk diren sariak?

5 zigilurekin 2016 bidea-ren kamiseta
10 zigilurekin bi sarrera Elkarrizketak lerroko emanaldi bat ikusi eta nahi izanez gero, horretan parte hartzeko. 
20 zigilurekin bi sarrera Elkarrizketak lerroko emanaldi bat ikusi eta nahi izanez gero, horretan parte hartzeko, eta Donostia 2016-ren oparia.
32 zigilurekin sari sorpresa gordeta daukagu zuretzat. 

Datuak