Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
Zauriak ixteko eta herriak batzeko musika

Europa gerra odoltsuen eszenatoki izan da, hiriak suntsitzeaz gainera, herriak banandu dituzten gatazken eszenatoki. Stop War Festibalak ahotsa eman nahi izan zion hiriari eta, horrela, bakearen eta elkarbizitzaren aldeko aldarria egin.

Aste Santuan bete-betean, jaialdiak bertoko eta nazioarteko musikariak batu zituen, eta gerren aurka eta giza eskubideen alde lan egiten duten kolektibo eta aktibistei eman zien ahotsa. Stop War Festibalak hiru eszenatoki izan zituen egunez eta, horietan, kultur jarduerak izan ziren, besteak beste, musika, haurrentzako tailerrak, dantza, bideo-jokoen maratoia... Gauez, artista ospetsuek musikaz bete zuten eszenatoki nagusia.

Jaialdi honek proposatzen zuen, gerraren aurkako jarrera sendoa edukitzeaz gainera, generoen arteko harremana modu zabalagoan eta errespetuan oinarrituta hausnartzea, bai eta naturarekin harmonian dagoen bizitza izatea, eskubide  zibil unibertsalak defendatzea edo justiziarik ezaren aurrean desobedientzia egitea ere, antolaketa sozialerako zeharkako modu gisa, munduan nagusi den ordena zuzentzeko. 

 

Datuak

  • Eragileak:

    Demagun, Gin Music eta Kultura Alternatiboa

  • Kokapena:
    Donostia
  • Hasiera:
    2016ko martxoaren 25a
  • Bukaera:
    2016ko martxoaren 27