Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
Hormak bizikidetzaren balioa komunikatzeko bitarteko

Sei horma: lau Donostian, bat Pasaian eta Errenterian beste bat. Esku-hartze bana jasan zuten beren azalean. Artea eta, teknologia berriei esker, interakzio-aukera eskaini zieten Donostiako zein kanpoko bizilagunei. Haietan paratu ziren lanak bertako artistek zein atzerrikoek egin zituzten: Mentalgassik, Judas Arrietak, Harsak, Jenny Karna-Escalantek, Ismael Iglesiasek, Igor Rezolak, Horma Chic kolektiboak, Las Chicas de Pasaik-ek eta BYG artista kolektiboak. Hormak 2015eko udazkenean margotu ziren, eta 2016an berriro ere beste arte adierazpen batzuen (dantza, zinema...) lekuko izan ziren.

Hormak, harresiak, gure egunerokotasunaren parte dira. Banatu, zedarritu, eutsi, oztopatu... egiten dute. Igo, jaisti edo inguratu egin behar izaten ditugu eta, ia-ia oharkabean, egunero hartu emana dugu eraikuntza horiekin. Hormek diote proiektuarekin harreman horri begiratzeko modu berri bat margotu nahi zen eta, horretarako, ziurrenik, guztietan den eta arte-adierazpenik antzinakoena eta oinarrizkoena aukeratu genuen: horma-irudia. Ahalegindu ginen paretak bizikidetza-ikur bihurtzen, pertsona guztientzat etorkizun oparoago bat eragozteko gero eta harresi gehiago eraikitzen zen unean.

Datuak

  • Eragileak:

    Ereiten

  • Kokapena:
    Donostia, Pasaia, Errenteria
  • Hasiera:
    2015eko urria
  • Bukaera:
    2016ko urria