Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
Bultzada bat sortzaileen, ekipamenduen eta ikusleen arteko loturari

Sorkuntza artistikoa eta alor horretan berrikuntza sustatzea ziren Donostia 2016, Europako Kultur Hiriburuak bere hasierako urratsetatik zituen bi helburu. Horretarako, ezinbesteko zutabe ziren erresidentzia artistikoak eta herritarren inplikazioa sorkuntza prozesuetan. Bide horretan urratsak ematen jarraitzeko, Donostia 2016 Fundazioak eta Donostia Kulturak lan-metodologia bat diseinatu zuten elkarlanean ondoko helmugetara gerturatzeko:

1.- Lurraldeko ekipamentuetan artisten eta sortzaileen presentzia ohiko bihurtzea. Horretarako sorkuntza-prozesuen atal bat espazio horietan egitea bultzatu genuen.
2.- Arte-mediazio jarduerak antolatzea ekipamenduaren testuinguru soziala kontuan izanda. Horrekin lortu nahi zen loturak sortzea sortzaileen, ekipamentuen eta herritarren artean.

Testuinguru hori izan zen Labore-ren sorrera ekarri zuena. Donostia 2016k, Donostia Kulturarekin eta Donostiako Museoen Sarearekin lankidetzan zazpi proiektu aukeratu zituen artistek sareko museoetako batean garatu zitzaten. Edozein arte-adierazpenetako proiektuek site specific izaera izan beharko zuten -proiektuak egokitzen zitzaien museoan egin beharko zituzten artistek-, eta museoaren bildumarekin, eraikinarekin, publikoarekin edo haren gizarte-testuinguruarekin elkarrizketa bat edo berrinterpretazio bat proposatu behar zuten. Donostiako zazpi museoek (San Telmo Museoa, Donostiako Elizbarrutiko Museoa, Aquariuma, Eureka! Zientzia Museoa, Untzi Museoa-Museo Navala, Real 100 Museoa eta Museum Cemento Rezola) bat egin zuten hasieratik egitasmoarekin. 

Datuak

  • Eragileak:

    Untzi Museoa - Museo Naval, Museum Cemento Rezola, Aquarium, Museo 100 Real, Museo Diocesano, San Telmo Museoa, Eureka! Zientzia Museoa, Donostia Kultura

  • Kokapena:
    Donostia
  • Hasiera:
    2016ko urtarrilaren 25a
  • Bukaera:
    2016ko martxoaren 18